BAROJA SARIAK
Baroja Sariak institutoan sortu eta denboran errotu nahi den proiektu berritzaile gisa definitu nahi dugu.
Azken garaietan, «berrikuntza» kontzeptua erabat lotuta egon da digitalizazioarekin eta hein batean ados egon gaitezkeen arren, argi daukagu irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari balio erantsia ematen dion proiektu asko izan daitezkeela
berritzaileak, eta hauetako bat BAROJA SARIAK proiektua da.
Egitasmo honek, ikasleak, ikaskuntza prozesuan motibatzea du helburu. Batxilergoko bi urte “gogor” hauetan arnasgune izango duen ekitaldi bat antolatzea. Dagoeneko egiten ez diren zenbait dinamika berreskuratu, beste batzuk egituratu eta berriak txertatuko dituen sorkuntza proiektu bateratu bat antolatzea. Protagonistak ikaslea, jakintzagaiak eta sormena izango dira eta Baroja Sariak izeneko ekitaldi batean amaituko da prozesua eta Pio Baroja institutua osatzen dugun ikas komunitate guztiari zuzendua.
Azken ekitaldia, sari banaketa “gala” bat izango da. Itxura elegante eta protokolo zehatz batekin, eta ahal den ofizialtasun guztiarekin eginikoa. Sari banaketa ofizial bat. Benetako sari eta saridunekin.
Euskarazko ipuin lehiaketa
Gaztelaniaz ipuin lehiaketa
frantzesezko ipuin lehiaketa
INGElesezko ipuin lehiaketa
euskarazko poesia saria
gaztelaniaz poesia saria
INGELESEZKO POESIA LEHIAKETA
FRANTZESEZKO POESIA LEHIAKETA
web onenari saria
argazki onenari saria
DISEKZIO LEHIAKETA
erretatu lehiaketa
kristalizazio saria
DILEMA MORAL LEHIAKETA
BAROJA SARIAK 2025 KARTEL LEHIAKETA